|
PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA
Gaur egun gazteek duten sexu heziketaren beharra inork ez du zalantzan jartzen, izan ere, sexu heziketa pertsonen garapen integralerako ezinbesteko gaia da.
Sexu heziketa hezkuntza prozesu bat da, jaiotzarekin hasten dena, eta eragile desberdinak biltzen dituena, adibidez, familia, eskola, lagunak... Hauekin batera badira beste eragile batzuk (telebista, prentsa, publizitatea...) informazio iturri direnak eta gure sexualitatearen bizipenean eragina dutenak.
Eragile eta informazio iturriak asko izan arren, edo agian horregatik, jasotzen den mezua askotan ez da egokia izaten eta antsietatea, zailtasunak, beldurrak sortarazten ditu, sexualitate osasuntsu eta sexualitatea bizitzeko modu baikor bat eragotziz.
Nerabezaroan garbi ikusten da orain arte aipatutakoa. Sexualitateari buruzko jakin nahia bereziki pizten da, horrekin batera, gazteek sexualitateari buruz duten informazio iturri nagusia lagunen artean trukatzen dutena izaten da, baina informazio hori ez da nahikoa eta ez da, kasu askotan, aproposena.
Horri guztiari erantzuteko Institutuak badu bere lana: heziketa on bat eskaintzea ikasleen sexualitatearen garapenerako, kezkei erantzuteko eta ezagutzak sustatzeko, etorkizunean sexualitate osasuntsu eta arduratsu batez gozatzeko.
Lan horretan irakasleen ahaleginak garrantzitsuak dira, baina boluntarismoan erortzeko (eta ondorioz lana kolokan gelditzeko) arriskua ikusten dugu, horregatik ezinbestekoa iruditzen zaigu espezialisten partehartzea.
Arduradun orokorra:
Norentzat: Ikasleei zuzendua
|