|
Mugen arteko elkartrukaketa
Antolatzailea: Euskal Euro-hiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentzia.
Helburua: ingurumenarekin zerikusia duen proieku bat garatuz, mugaren bi aldetako eskolen arteko hizkuntzak elkartrukatzea da.
Aurtengo proiektu berria da eta Hasparrengo « Elhuyar » instutuarekin harremanetan jarri gara. Aukeratutako gaia URA ( erabilera, uraren garbiketa prozesua, kontsumoa…) izan da eta parte hartuko duten ikasleak frantsesa ematen dutenak dira ( 1. eta 2. ziklokoak ). Erabiliko diren hizkuntzak euskara, gaztelera, eta frantsesa dira.
Lana aurrera eramateko, Hasparrenera joan ginen eta hango ur zerbitzua eta ur garbiketa prozesua azalduz, Udaletxean diapositibak ikusi genituen .Gero, Pitcharborda urtegira joan ginen eta bisitaldia bukatzeko, Celhay estaziora, non ura edangarria bihurtzeko jasotzen den tratamendua azaldu ziguten . Hasparrengo ikasleak Lezora etorri zirenean, aurkezpena institutuan egin zitzaien eta handik Añarbe urtegia eta Petritegi araztegia bisitatzera joan ginen.
Ekintza burutzeko, maiatzaren 18-an, Donibane-Lohizunen « Ravel » institutuan proiektu honetan parte hartu duten ikastetxe guztiek amankomunean jarriko dituzte egindako lanak.
Arduradun orokorra:
|