| |
CEIDAren bidez Eusko Jaurlaritzak proposatutako proiektua da. Azkeneko urteetan hartu dugu parte. Helburua itsasoa zaintzea gutako bakoitzaren ardura dela jakinaraztea da. Horretarako, ikastetxetik gertu dagoen kostaldearen zati bat (5 km) esleitu zaigu eta uren azterketa egin dugu. Gure laginketa-guneak Donibaneko Elizalde, Bonantza, Erreka, Santa Isabel eta Kalaburtza izan dira. 4. mailako Laborategi Tailerreko ikasleekin aritzen gara honetan. Oinarrizko prozedurak zuzeneko behaketa, prismatikoen bidezkoa, erreaktibo kimikoen erabilera eta ereduekin konparaketa izaten dira. Emaitzak CEIDAk biltzen ditu eta, beste hainbatekin batera, nazioarteko erakunde jakin batera…………… bidaltzen dira. Iradokizun konkretuak Pasaiako Udalari helarazten zaizkio, itsasoaren ardura denona baita.
Arduradun orokorra:Rafa Aristegi
Norentzat: Ikasleei zuzendua
|