| |
CEIDAren bidez Eusko Jaurlaritzak proposatutako proiektua da. Azkeneko …… urteetan hartu dugu parte. Helburua gure ibaien ingurumen arazoak ezagutaraztea eta bakoitzaren kontzientzia areagotzea da. Horretarako, ikastetxetik gertu dagoen ibai baten 5 km-ko zati bat esleitu zaigu eta bertan hainbat laginketa-gune aukeratzen ditugu. Guk Oiartzun ibaia ikertzen dugu Arditurritik gertuko zonalde batean eta Lezo herrian beste batean, eta, handik gertu, baita Zubitxo erreka ere. Ikertzaile nagusiak 2. mailako ikasleak izaten dira, eta 4. mailakoak laguntzaile izaten dituzte. Oinarrizko prozedurak zuzeneko behaketa, erreaktibo kimikoen erabilera eta ereduekin konparaketa izaten dira. Uraren kalitateaz gain, alderdi desbedinak lantzen dira: alderdi fisikoak, fauna, flora, zaborrak… Emaitzak CEIDAk biltzen ditu eta, beste hainbatekin batera, nazioarteko erakunde jakin batera….. bidaltzen dira. Iradokizun konkretuak Lezoko Udalari helarazten zaizkio, denon kontzientzia areagotzeko.
Arduradun orokorra:
Norentzat: Ikasleei zuzendua
|